Administrazioa‎ > ‎

Taldeak

Taldeak osatzea beharrezkoa da ikastetxeko kideon komunikazioa errazteko eta berau kudeatzeko. Erabiltzaileen taldeak sortuz erabiltzaileei Aplikazioen erabilera errazten zaie. Erabiltzaile taldeak eginez gero, talde horri mezu bat bidaltzeko edo dokumentuak nahiz egutegiak partekatzerakoan, taldearen helbidea jarri eta taldekide guztiei iritsiko zaie mezua. Talde hauek eztabaida edo foroak osatzeko ere erabilgarri izango dira nahi izanez gero.

Taldea helbide elktroniko baten bidez izendatzen da, baina berez ez du postontzirik edo Gmail zerbitzurik. Adibidez: irakasleak@gureikastetxea.net helbidea duen irakasleen talde bat egiten badut, helbide horretara idaztean irakasle guztiei iritsiko zaie mezua, baina helbide hori ez dagokio erabiltzaile bati eta ez ditu Google zerbitzuak, erabiltzaile talde baten helbidea besterik ez da.

Taldeak administrariak edota erabiltzaile arruntek (Groups for Business aplikazioaren bidez) sor ditzakete, eta sortzen diren talde guztiak
administrariari taldeen zerrendan agertuko zaizkio. Erabiltzaile batek Gmailen bidez sortzen dituen taldeak pertsonalak dira eta administrariari ez zaizkio agertzen.

Atal honetan, lehenbizi, gure Google Appsen osatu diren taldeen zerrenda agertuko zaigu. Zerrendaren lehen zutabean taldearen izena agertzen da, bigarren zutabean helbide elektronikoa eta hirugarrenean nork sortua den. Azken zutabe honetan Equipo jartzen duenean administrari batek sortu duela esan nahi du, eta Personalizado agertzen bada, erabiltzaile arrunt batek sortua dela esan nahi du.

Talde berri bat sortu nahi badugu, beheran eskuinean dagoen borobil berdean gehi ikurra sakatuko dugu eta leiho hau agertuko zaigu:

Demagun Batxilergoko 2Ako ikasleen taldea sortu nahi dugula.

  • Nombre del grupo: taldearen izen deskriptibo bat jarriko dugu; adibidez 
Batxilergoa 2A Ikasleak

  • Dirección de correo electrónico: taldearen izena laburtua jarriko dugu; adibidez
batx2a-ikasleak@gureikastetxea.net
  • Descripción: nahi izanez gero taldearen inguruko azalpena jar dezakegu.
  • Nivel de acceso: Público, Equipo, Solo anuncio edo Restringido eztabaida taldeen inguruko aukerak agertzen zaizkigu (azalpen zehatzekin). Talde horri ikastetxeko edonork idaztea nahi badugu Equipo aukera erabiliko nuke. Aldiz, talde horri, taldeko partaide direnak bakarrik idaztea nahiko bagenu Restringido erabiliko nuek. Azken aukera hau erabilita, taldeko partaide ez direnak ezin diote idatzi taldeari; beraz, ikasleen eta gurasoen taldeen kasuan behintzat, ez zaigu komeni aukera hau. (Googleren laguntza)
    • Konfigurazio hau, aurrerago aldatu nahi izanez gero (taldean sartuta gaudela): Configuración de acceso > Permisos > Permisos básicos
  • Crear: hau sakatuta taldea sortuko da eta zerrendan agertuko zaigu.

Goran eskuinean  ikurrari sakatuz, Ver en el servicio Grupos aukera ere agertzen zaigu eta bertan sakatuta Groups for Business Google taldeen aplikaziora eramango gaitu.

Ayuda ikurra sakatuz Googleren laguntzetara goaz.

Configuración ikurra sakatuz konfigurazio orokorrera.


Talde baten gainean sakatuz gero, taldea kudeatzeko lekura joaten gara. Honako aukerak ditugu hemen:

Eliminar grupo taldea ezabatzeko.

Añadir usuarios al grupo erabiltzaileak taldera gehitzeko.

Modificar información del grupo Modificar información del grupo: taldearen izena, helbidea eta deskribapena aldatzeko aukera dugu hemen.

Administrar usuarios



  • Eliminar grupo: taldea ezabatzeko aukera.
  • Ver en el servicio de Grupos de Google: Googleko eztabaida edo foro taldera (Group for Business) eramaten gaitu.  Hemen, taldeetan egon diren mezu guztiak ikus genitzake, eta eztabaida talde hau kudeatzeko lanabesak ere bertan aurkituko ditugu (Group for Business inguruko informazioa).
  • Añadir nuevos usuarios: hutsune horretan, talde horretara gehitu nahi ditugun erabiltzaile nahiz erabiltzaile taldeen (talde baten barnean beste talde batzuk egon daitezke) helbide elektronikoak idatziko ditugu. Idaterakoan satze automatikoa edo autocompletar funtzioa onartzen duenez, erabiltzailearen izena idazten hasiz gero zerrenda agertzen zaigu.
*Erabiltzaile multzo bat gehitu nahi badugu modu oso erraza dago: erabiltzaileen helbide elektronikoak kalkulu orri bateko zutabe batetan izanda, zutabea kopiatu eta aipatutako hutsune horretan itsatsi eta onartzen du.

  • Añadir como Mienbro o Propietario: Gehitzen ditugun erabiltzaileak partaide arrunta modura edo taldeko jabetza eman diezaiokegu. Jabetza duen partaideari taldearen kudeaketarako zereginak esleitzen zaizkio.
  • Taldean dagoen partaide bat aukeratuz gero, ezabatzeko aukera edo zeregina zehaztekoa dugu.

ERABILTZAILE TALDEEN ARBOLA EGITURA

Taldeak sortzerakoan talde egitura aurrez diseinatu behar dugu. Talde baten barnean beste talde batzuk egon daitezkeenez, erabiltzaile arruntak oinarrizko taldeetan bakarrik sartu beharko ditugu, eta 'zuhaitz egitura' egitura bat eraiki dezakegu..

Egitura hau guztia administrariak sortu dezake, baina beste aukera bat gela-ikasle taldeak tutoreek sortzea eta talde orokorragoak administrariak osatzea izan daiteke.

Demagun ikastetxeko ikasleen talde egitura sortu nahi dugula. Aukera bat hau izan daiteke:

  • Ikasgela bakoitzeko ikasle erabiltzaileekin taldeak osatuko ditugu. Adibidez: dbh1a-ikasleak@gureikastetxea.net taldean ikasle erabiltzaileak sartuko ditugu (urresti.jonander@gureikastetxea.net, lopezdeluzuriaga.nagore@gureikastetxea.net ...). Horrela egingo dugu ikastetxean ditugun talde-gela guztiekin oinarrizko egitura sortzeko.
  • Gero mailako taldeak sortuko ditugu. Adibidez: dbh1-ikasleak@gureikastetxea.net DBH 1. mailako taldea sortuko dugu, eta bertan dbh1a-ikasleak@gureikastetxea.net, dbh1b-ikasleak@gureikastetxea.net eta dbh1c-ikasleak@gureikastetxea.net.
  • Ondoren etapako talde egitura sortuko dugu: dbh-ikasleak@gureikastetxea.net taldean dbh1-ikasleak@gureikastetxea.net, dbh2-ikasleak@gureikastetxea.net, dbh3-ikasleak@gureikastetxea.net eta dbh4-ikasleak@gureikastetxea.net. Batxilergoan berdina egingo dugu dbho-ikasleak@gureikastetxea.net talde orokorra sortuz.
  • Azkenik, ikasle guztiak biltzen dituen ikasleak@gureikastetxea.net taldea sortuko dugu, bertan dbh-ikasleak@gureikastetxea.net eta dbho-ikasleak@gureikastetxea.net sartuz.

DBHko Taldeen Egitura


Honela mezu bat bidali nahi badiegu DBH4a-ko ikasle guztiei dbh4a-ikasleak@gureikastetxea.net helbidea besterik ez dugu jarri behar, DBH4. mailakoei idatzi nahi badiegu dbh4-ikasleak@gureikastetxea.net eta DBHko ikasle guztiei idaztekotan dbh-ikasleak@gureikastetxea.net.

Prozedura berdina jarraitu beharko genuke irakasleak@gureikastetxea.net eta gurasoak@gureikastetxea.net talde orokorrak sortzeko.


Configuración de acceso


Atal honetan eztabaida Taldeak kudeatzeko lekura iristen gara.

Lehendabizi agertzen zaizkigun aukerak hauek dira: Administrariarekin harremanetan jartzeko, partaideen izenak eta helbideak bistaratzeko, eta eztabaida gaiak ikustekoak. Guzti hau, taldekideentzat bakarrik izatea da egokiena, nire iritziz.

Ezker aldean ageri den menuan atal hauek ditugu:

  • Mienbros: eztabaida taldekideen kudeaketa egiteko.
  • Mensajes: eztabaida taldean agertu diren mezuen kudeaketa.
  • Configuración: eztabaida taldearen konfigurazioa.
  • Permisos: eztabaida taldean kideek dituzten baimenen kudeaketa.
  • Funciones: eztabaida taldeko kideek izan ditzaketen zereginak.
  • Información:
    • Información general: eztabaida taldearen izena eta eposta helbidea (hauel aldatzeko aukera dugu hemen), hizkuntza lehenetsia, eztabaida taldea ala galdera-erantzun foroa izatea nahi dugun ...
    • Directorio: hau garrantzitsua da, zeren hemen zehazten dugu gure domeinuko erabiltzaile guztiontzat ikusgai (auto osaketa edo 'autocompletar' aukerarekin) egongo den talde hau. 
    • Subscripciones a grupos: talde hau beste talde batean sartzeko aukera.
    • ...

*Atal hau erabiltzaileek dituzten aplikazioen (Groups for Business) azalpenetan garatuko dugu xehetasun gehiagorekin.

Alias


Jatorrizko izenaz gain, beste izen bat jarri nahi badiogu taldeari. Bi izenekin (helbideekin)  funtziona dezake orduan.