Administrazioa‎ > ‎Erabiltzaileak‎ > ‎

Erabiltzaile eskubideak

6.- ERABILTZAILEEI ESKUBIDEAK ESLEITU

    Erabiltzaile batek gure Apps erakundean izango dituen eskubideak zehaztu genezake. Hala nola, zein aplikazio erabili edo gure ikastetxeko Google Appsen kudeaketan zenbait zeregin.

    Kontrol pameleko erabltzaileen ataletik erabiltzaile zehatz bat aukeratzen badugu, honako atal hauek agertuko dira: atal orokorrak eta  Perfil, Aplicaciones de Google habilitadas, Grupos eta Privilegios y funciones de administación. Beste batzuk ere agertzen dira, baina aipatutakoak dira garrantzitsuenak gure lanerako.

   
Atal orokorrak goran eskuinean ditugu:

      - Aukeratutako erabiltzaileak Drivetik ezabatu dituen fitxategiak berreskeratzeko (gehienez hilabeteko epea) aukera.
                  (Informazio gehiago)

        - Erabiltzailearen pasahitza berriro jartzeko (ahazten den kasuetan adibidez).

      - Erabiltzaile hori talde batean sartzeko.

        - Erabiltzaileari izena aldatzeko (jatorrizko izena goitizena bihurtzen da)

 
      - Erabiltzaile hori azpi erakunde batean sartzeko.

        - Erabiltzailea ezabatzeko. Ezabatu aurretik erabiltzailearen dokumentuak (Drive) beste erabiltzaile bati transferitu daitezke (adibidez administrariari).

    Beste aukera batzuk:

Perfil atalean, pasahitza aldatzeko, goitizena sortzeko edota erabiltzaile horrek bere kontaktuak partekatzeko aukerak agertzen zaizkigu. Kontaktuak partekatzearen inguruan esan behar da, Google Apps aplikazioen atalean, adminstrariak erabiltzaileek bere kontaktuak partekatzeko aukera gaitua izan behar duela.

Aplicaciones de Google habilitadas atalean, erabiltzaile zehatz bati ohiko Google Appsen aplikazioak gaitu edo ezgaitzeko aukera agertuko zaigu. Azpi erakunde oso bati aplikazio bat ezgaitu nahi badiogu, geroago ikusiko dugun bezala, Google Appsen aplikazioen ataletik egingo dugu. Gainerako Google zerbitzuak gaitzeko edo ezgaitzeko aukerak beherago (Mostrar más) agertzen da.

Grupos atalean, erabiltzailea zein talderen parte den ageri zaigu.

Privilegios y funciones de administación atalean (Mostrar más sakatuz), erabiltzaileari Google Appsen kudeaketan zeregin bat eman diezaiokegu. Honako funtzioak esleitu ditzakegu erabiltzaile bati: