Administrazioa‎ > ‎

Erabiltzaileak


    Ikastetxeko partaideak Google Apps erabiltzen hasi daitezen ERABILTZAILEAk sortu behar dira, alta eman behar diegu erakunde honetan. Hori administrariak egin behar du.


    Erabiltzailearen izen abizenak zehaztu behar ditugun arren oinarria bere emaila izango da, hori izango da erabiltzailea. Googleko edozein aplikazioetara sartu ahal izateko erabiltzaileak bere emaila eta pasahitza zehaztu beharko ditu eta.

    Adminstrari zeregina izango duen erabiltzailea (Superadministraria) Google Apps for Education edukitzeko eskaria egiten denean zehazten da eta Googleren onarpena iristean gure erakundearen lehen erabiltzailea, eta eskubide gehien dituena, izango da.