Administrazioa‎ > ‎Aplikazioak‎ > ‎

Gmail konfigurazioa

Google Appsen funtsezko zerbitzua da, erabiltzailearen email helbidea baita aplikazio guztietarako sarbidea.
Erabiltzaileen Gmail zerbitzua konfiguratzeko aukera ezberdinak eta hainbat informazio agertzen zaizkigu: Configuración de usuario, Direcciones de correo lectrónico, Labs, Hosts ...

Configuración de usuario (Configuración avanzada)

Atal honetan egiten diren doikuntzak erabiltzaileen azpi erakunde edo erabiltzaile zehatz batentzat egin ditzazkegu. Horretarako eskuinean dugun egituran erabiltzaile erakundea aukeratu eta egiten ditugun aldaketak erabiltzaile horientzat bakarrik izango dira.
Aukera anitz dagoenez erabilgarrienak bakarrik aipatuko ditugu.
  • Dirección web: Gmailera sartzeko web helbidea. Webgune edo Sites batetik hesteka egiteko balio digu.
  • Registro MX: gure domeinuaren Hostean ditugun DNSak email zerbitzurako. Aurretik egina dugu hau alta emateko unean.
  • Subidas de los mensajes de correo electrónico del usuario: erabiltzaileek beste posta zerbitzu batetik datuak migratzeko aukera emateko.
  • Desinstalar servicio: ikastetxeko erakunde bati Gmail zerbitzua ezgaitzeko.
  • Temas: erabiltzaileren Gmail itxura pertsonalizatzeko.
  • Delegación de correo: besteerabiltzale batekin zure posta partekatu nahi izanez gero (Laguntza).
  • Confirmaciones de lectura de correo electrónico: mezu bat irekitzean igorleari irakurri dela esaten duen mezu bat bidaltzeko.
  • Delegación de correo: erabiltzaileak bere postontzira beste erabiltzaile bat sartzeko aukera emateko. Administrazioko erabiltzaileen edo mintegi-buruen  postontzientzat izan daiteke erabilgarria.
  • Formato de nombre: email helbidearekin doan izenaren ordena aldatzeko.
  • Reenvio automático: erabiltzaileek jasotzen dituzten mezuen birbidalketa aukera gaitzeko. Oso erabilgarria izan daiteke IRAKASLE edo GURASO erabiltzaileentzat ikastetxeko mezuak email pertsonaletara birbidaltzeko.
  • Conservación de correo electrónico: erabiltzaileen sarrera ontziko mezuen ezabatzea zehazteko.
  • Añadir pie de página: ikastetxeko orri oin korporatiboa ezartzeko bidaltzen diren mezuei. Egokia da orri oin orokor bat diseinatzea ikastetxeko posta zerbitzu guztiarekin (logoa, ikastetxeko datuak eta pribatasun mezuak jar daitezke).
  • Restricciones de envio: emaila ikastetxeko erabiltzaileen artean bakarrik erabiltzea nahi badugu, hemen dugu aukera.
  • * Mezuen sarrera-irteerei mugak jartzeko zenbait aukera ditugu.


Dirección de correo electrónico


Ikastetxeko email helbide guztiak agertzen zaizkigu eta bakoitzaren kontuan aldaketak egin ditzazkegu. Taldeak egiteko aukera ere agertzen zaigu.

Labs
Goolgek probatzeko ateratzen dituen funtzio berriak erabiltzeko aukera dugu hemen.

Ruta predeterminada

Batez ere, Google Apps for Business aukerarako.

Autenticar el correo electrónico

Posta zerbitzua gure domeinuarena dela ziurtatzeko. eInikara iristen zaizkigun mezuen notifikazioa gure gmailera iristeko atal honetatik egin behar da.