Administrazioa‎ > ‎Aplikazioak‎ > ‎

Calendar konfigurazioa

Doikuntzak egiteko honako aukerak ditugu:


Configuración para compartir

Atal honetan egutegiak partekatzeko modua (ikastetxe barnerako nahiz kanporako) zehaztu daiteke. Erabiltzaile multzo edo erakunde bakoitzari konfigurazio ezberdina jar daite.

Googleren laguntza: https://support.google.com/a/answer/60765?hl=es

Calendar Labs egutegietarako Googlek ateratzen dituen funtzio berriak dira (esperimentazio modura). Informazio gehiago: Calendar Labs funtzioak

Recursos

Egutegietan  jarduerak sartzerakoan lekua zehazteko aukera ematen du. Atal honetan, administrariak leku edo baliabideak aurre zehaztu ditzake, eta honela, erabiltzaileak egutegian jarduera sartzerakoan agertu egingo zaio. Hau irakasleon bilerentzat baliagarria da, baina baliabideen erreserbatze egutegia Calendarrekin egiteko primeran dator.

Beraz, administrari bezala, ikastetxeko bilera, gela berezi eta erabilera anitzeko lekuak gehitzea komenigarria da; "Crear nuevo recurso" aukeratu eta baliabidea izendatzea besterik ez dugu egin behar.

Configuración general

Honako aukerak ditugu:
  • Calendarrera sartzeko URLa.
  • Ikastetxekoak ez diren erabiltzaileekin egutegiak partekatzeko modua.
  • Servicio libre/ocupado: batez ere enpresetara zuzendua.
  • Gaitzeko edo ezgaitzeko aukera.

Administración de la interoperabilidad de calendarios


Enpresetara zuzendua.

..........................................................................................................................................

*Egutegi baten jardueren informeak ateratzeko aplikazio interesgarri bat dago:

Calendar erabiltzen badugu baliabide edota espazioen kudeaketarako aplikazio honekin erabileraren CSV atera dezakegu eta honekin estadistikak lor genitzake.