Administrazioa‎ > ‎

Aplikazioak

    Googlek eskaintzen dizkigun aplikazioak kudeatzeko gunea da hau. Hiru ataletan banatuta dator:





Google Appsen oinarrizko aplikazioak:

Hezkuntzarako Google Appsek dituen oinarrizko aplikazioak kudeatzeko aukera dugu hemen. Ikastetxeko erabiltzaile guztiei edo azpi erakunde bati apliazio bat gaitu edo ezgaitu ganezake. Baita, aplikazio bakoitzaren erabilera orokorra, erakunde guztirako, prestatu edo zehaztu ere.

    Berez aplikazio guztiak erabiltzaile guztientzat gaituta datoz, baina  erabiltzaile guztiei edo azpi erakunde bati apliazio bat ezgaitzeko honela egiten da:
    Edozein aplikaziotan sartuz gero, Activado para todos dagola ohartuko gara. Goran dugun Más accionessakatuz hiru aukera agertzen zaizkigu:
  • Activado para todos: gure ikastetxeko erabiltzaile guztiei aplikazioa gaitzeko.
  • ACTIVADO para algunas organizaciones:ikastetxeko azpi erakunde bateko erabiltzaileei aplikazioa ezgaitzeko
  • NO: erabiltzaile guztiei ezgaitzeko.
    Adibidez, DBH1 eta DBH2ko ikasleei Google+ desgaitu nahi badiegu (legez egin beharrekoa dugu) ACTIVADO para algunas organizaciones sakatuko dugu eta leiho hau agertuko zaigu:

1.- DBH2ko azpi erakundea aukeratu

2.- Configuración heredada Anular sakatuko dugu. Ikasleak erakundeak Google+ gaituta duenez, bere barnean dagoen azpi erakundeak eskubide hori ez heredatzeko esan behar diogu.

3.- Si laukitxoaren alboan dagoen laukitxo hutsean klik egin eta No agertuko da
.
4.- Aceptar sakatu.


   Gaitze edo ezgaitze aukera hau apliazio guztietan berdin egiten da. Baina honez gain aplikazio bakoitza doitu genezake. Gure ikastetxeko azpi erakunde bakoitzari aplikazioaren konfigurazio ezberdinak ezarri daitezke.



APLIKAZIO BAKOITZA KONFIGURATZEKO AZALPENAK

 
 
 
 
 
 
 
 


* Aplikazio guzti hauek ez badira gertzen zure Aplikazioen atalean, goran duzun + ikurrean sakatu eta falta dena gehitu ezazu aplikazioen kudeaketa atalera.

Googleren beste aplikazio batzuk

Hemen, Googleren beste zenbai aplikazio dituzu. Erabiltzaile guztientzat  ezgaitu dezakezu, edo antolaketa erakunde batentzat ezgaitu dezakezu.
Google Plus Espainian 14 urte edo gehiago dituztenentzat baimendua dago, beraz, urte gutxiago dituztenei aplikazio hau ezgaitu behar diegu. Aplikazio zerrendan, bere alboan dagoen Activado para todos sakatu eta ezgaitzeko aukera agertuko zaigu.

Google Apps Marketplace

Googlerenak ez diren beste aplikazio batzuk gehitzeko aukera dugu hemen. Gehienak doakoak.