Hezkuntzarako Google Apps doainekoa da edozein ikastetxerentzat, baina ezinbestekoa da domeinu pertsonalizatu bat izatea (Adb: gureikastetxea.net). Zure ikastetxeak Google Apps for Education hezkuntza tresna izateko eskaria egin behar da lehenik, orri honetan. Inprimaki hau bete ondoren emailez jartzen dira harremanetan eta datu gehiago eskatzen dituzte (ikastetxearen izaera e.a.). Azkenik, onarpen mezua iristen da lehen 50 erabiltzailerekin hasteko moduan. Nahi denean erabiltzaile gehiago eska daitezke administariaren kontrol paneletik. Googleren laguntza (Regístrate en Google Apps for Education): https://support.google.com/a/answer/72223?hl=es Lehen eskarian, ikastetxearen datu batzuk eman ondoren bi modu daude alta prozesua aurrera eramateko: ![]()
1. AUKERA Ez baduzue iada domeinua erosita Googleren bidez lortu dezakezue 10 eurorengatik (gutxi gorabehera) eta asko errazten da hasiera hau. Alta ema eta domeinua erosteko prozesuan Googlek proposatutako pausoak jarraitu besterik ez dago. Domeinuko DNSen eta Google Appsen lotura beraiek egiten dute. Googleren laguntza: https://support.google.com/a/answer/53929?hl=es 2. AUKERA Ikastetxeak domeinua izanez gero lehen aukerari jarraitu eta alta eman. Eskaria onartzen denean, Google Apps for Educationen lortu duzuenean, domeinua zuena dela ziurtatu beharko duzue. Alta
emateko orduan lehen erabiltzailearen, superadminstrariaren, posta
zehaztu behar da (ohikoena admin@gureikastetxea.net); Googlerekin
harremanak posta honen bidez egingo dira aurrerantzean. Superadministari erabiltzailea kontrol panelean sartu eta zehazten diguten bidea jarraitu. Horretarako, bide hauek proposatzen dizkigu Googlek (Cómo verificar la propiedad del dominio): https://support.google.com/a/answer/60216 Paso 2: confirmar la propiedad del dominioConfirma que eres el propietario del dominio con el que te has registrado para habilitar Google Apps.
Recursos relacionados
JATORRIA: http://www.google.com/a/help/intl/es/admins/resources/setup/step_two.html |
Administrazioa >