Administrazioa



    Atal honetan ikastetxeko Google Appsen arduradun-administrariaren zereginen inguruan arituko gara. Nola antolatu, nola kudeatu eta nola mantendu hezkuntza eta admiistrazio lanabes hau.

   
Zure ikastetxeko Google Apps for Education plataformaren administraria bazara, kudeaketarekin hasteko, helbide honetan 
admin.google.com saioa hasi behar duzu lehenik.
 






    
    Idantifikatu ondoren agertzen zaigun pantailan kudeaketarako tresna garrantzitsuenak aurkituko ditugu lehen begiradan: Erabiltzaileak, Profila, Fakturazioa, Google Apps aplikazioak, Taldeak, Segurtasuna, Domeinuak, Laguntza eta Gailuak

Administrazio kontsola honen behe aldean dagoen Más controles sakatuz beste aukera batzuk aurkituko dituzu. Hemen agertzen den aukera bat hasierara eramn nahi baduzu arrastratu besterik ez da egin behar.
                        
  • Informes: Gure ikastetxeko erabiltzaile eta aplikazioen erabileraren inguruko hainbat informe oso interesgarrira heltzeko sarbide zuzena. Dena den, eskuma aldean dugu beste sarbide bat. (info +)
  • Hemen duzu Google + baliabidea (Sare soziala). Hau, 14 urte baino gutxiago dituzten erabiltzaileentzat ezgaitu beharra dago. Beraz sartu Google + aukeran eta ikurraren azpian dagoen Activado (berdez) aukeran sakatu eta ezgaitu 14 urtez beherakoentzat. (informazio gehiago). 
  • Funciones de administrador: erabiltzaileei administrari eginkizunak zehazteko modura sarbide zuzena. Dena den, Erabiltzaileak ataletik ere egin daiteke.
  • App Engine: aplikazioak sortzeko eta ostatu emateko aukera ematen du. (info +)
  • Migraciones: posta elektronikoak ekartzeko (ez erabiltzaileak) aukera ematen du (info +)

    Eskubi aldeko zutabean aukera auek aurki daitezke:

Postan ditun mezuen berri ematen digu.

Ayuda Googleren laguntza zerbitzua da.  Centro de Ayudan sakatuz Google Appseko laguntza guztia degugu eskura.

Configuración Konfigurazio atala dugu hau. Berriro konfigurazioa sakatuz gero gure ikastetxeko Google Apps konfigurattzeko pausoak ageri zaizkigu.

ACTIVIDADES EN LOS ÚLTIMOS 7 DÍAS: azken 7 egunetan erabiltzaile aldetik egon den jardunaren inguruko datuak agertzen zaizkigu. Datu zehatzagoak ikusteko Ver informes sakatu.
HERRAMIENTAS:
Buscar un partner: Google Appsen inguruko aholkularitza eskaini diezazukeen enpresen berri ematen du.
Google Apps Marketplace: zure ikastetxeko Google Appsen txertatzeko aplikazio osagarri ugari aurkezten dira. 
Marketplace: administrariari Google Appsera aplikazio gehiago gehitzeko  aukera ematen dion. Aplikazio hauek Googletik kanpo eginak dira, baina Google Appsen txerta daitezke. Kontuan izan, aplikazio guztiek Google Appseko erabiltzaileen informazioa eskuratzen dutela; beraz, informazioaren erabilera baldintzak irakurri aplikazioa gehitu aurretik. Irakaskuntza mundurako oso aplikazio interesgarriak aurki daitezke (asko doain). Hasierako pantaila honen eskuma aldean sarbide zuzena dago. (info +)
Google Apps Status Dashboard: zure ikastetxeko Google Apps zerbitzuen egoera adierazten zaizu egutegi batean.


TAREAS HABITUALES:
Obtener más aplicaciones y servicios
: Marketplace eta Enginera sarbidea.
Consultar cuota de correo electrónico: Erabiltzaileen atalera sarbidea.
Personalizar diseño: Ikastetxeko logoa aldatzeko aukera.

APLICACIONES RECOMENDADAS: Aplikazio berrien inguruko aholkuak.



Adminstrariaren konsola ez dago euskaraz, gazteleraz edo beste zenbait hizkuntzetan.

Google Appsen administrariarentzat laguntza orokorra:
https://support.google.com/a/?hl=es#

BIDEOTUTORIALAK

Capacitación Google Apps - Administrador Básica


Capacitación Administrador Avanzada Google Apps


Google Appsen administrariarentzat laguntza orokorra:
https://support.google.com/a/?hl=es#