Erabilerak‎ > ‎Erabilerak ikasgelan‎ > ‎

Hangouts, hezkuntza lanabes interesgarria une zehatzetarako

publicado a la‎(s)‎ 11 sept. 2014 10:03 por Koldo Alijostes Bordagarai
Hangouts, Google Appsen eskura dugun, bideo deiak egiteko aplikazioa da.
Irakaslearen hezkuntz jardunean ikasleekin harreman zuzenak edukitzea da egokiena, aurrez-aurreko harremana. Baina, badira une batzuk harreman hori ezinezkoa dena, edo ikaskuntza-irakaskuntza esparrua gelaz kanpo egin nahi duguna, horduan oso erabilgarria izan daiteke Hangouts aplikazioa.

Zein erabilera eduki ditzake:
  • ikaslea gaixorik dagoenean etxetik irakaslearekin harremanak izatego.
  • ikasleentzat zalantzak argitzeko uneak, tutorizazioak e.a. arratsalde libreetan. 
  • ikasleek beste ikastetxeetako ikasleekin harremanak, eztabaidak, proiektu komunak, e.a. izateko.
Zer egin daiteke Hangoutsekin:
  • Google erabiltzaileen artean bideokonfereziak egin daitezke taldean (10 kide gehienez). Guztion irudia ikusten dugu txikian eta hitz egiten ari denarena pantaila handian. 
  • Erabiltzaile batek bere ordenagailuko panataila osoa edo leiho bat erakutsi dezake taldeari.
  • Erabiltzaile batek bere ordenagailuan zerbait egiteko laguntza eskatu dezake eta beste erabiltzailea bere pantailaren jabe egiten da eta erakutsi nola egiten den erakutsi.

  

Comments