7.- Webgunearen kudeaketa orokorra


7.- Webgunearen kudeaketa orokorra

Sortua dugun webgunearen inguruko zenbait aukera orokor ditugu hemen:

configuracion.png > Administrar sitio > General

  • Nombre del sitio: izenburua aldatu daiteke edo goiburutik desagertu arazi. Izenburua aldatuz gero ere, webgunearen jatorrizko izenak (URLan) bere horretan jarraitzen du.

  • Categorías del sitio‎: jendeak interneten bilatzaileen bidez webgunea aurkitu ahal izateko gako hitz batzuk jar daitezke. Gako hitz horiekin webgunearen gaia ahalik eta ongien definitzen saiatu beharko gara. Hitz horiek komaz banatuta idatzi behar ditugu.

  • Aviso del sitio: bisitari bat webgunera sartzen denean mezu bat duen leiho bat agerrarazi nahi badugu, leku horretan idatzi besterik ez dugu egin behar.

  • Descripción del sitio: internet bilatzaileetan agertzen denean webgunearen deskribapen bat ager dadin, hutsune horretan laburpena jartzeko aukera dugu.

  • Página de destino: berez webgunera sartzean Hasiera orria da ikusten den lehen orria, baina, konfigura daiteke beste bat izateko.

  • Copiar este sitio: webgune oso bat kopiatu daiteke eta beste izen batekin gorde. Hori webgunearen jabeek bakarrik egin dezakete; editatzeko eskubidea dutenek ezin dute egin.

  • Publicar este sitio como plantilla: Webgunea (Site-a) eredu / txantiloi modura gorde daiteke, ikastetxeko edonork erabili ahal izateko bere webgunea sortzeko orduan.

  • Eliminar este sitio: hemen dugu webgunea ezabatzeko aukera.  Hori webgunearen jabeek bakarrik egin dezakete; editatzeko eskubidea dutenek ezin dute egin.

  • Habilitar y configurar las opciones de búsqueda: webgunearen goiburuan bilatzaile bat agertzen zaigu berez. Bilatzaile hau webgune horretan zerbait aurkitzeko, webean google bidez edo zure domeinuko sitetan bilatzeko konfigura daiteke. Bilatzaile hori goiburutik kendu nahi izanez gero Habilitar la busqueda desgaitu eta kito.

  • Estadísticas: webguneak dituen bisiten inguruko informazio ugari eduki daiteke (zenbat bisita, nondik, zein orri ikusi diren …) Google Analytics plikazioaren bidez. Google Analyticsen Google contuarekin saio hasi eta kontu bat sortzen dugunean (Administrar ataletik) webgune bati jarraipena egiteko ID de seguimiento deritzon kode bat ematen digu (adibidez UA-54501922-1). Kode hori Siteko ID de propiedad web de Analytics lekuan itsasten badugu, gure site/webgunak izaten dituen bisiten inguruko jarraipena egin ahalko dugu Google Analyticsen.

  • Asignación de la dirección web: webguneari gure domeinupean egongo den beste helbide bat emateko aukera dugu hemen, baina, hau domeinuko administrariak egin behar du. Adibidez, https://sites.google.com/a/koldomitxelena.net/teknologia/home helbide luze hau beharrean http://teknologia.koldomitxelena.net/ jar daiteke.

  • Idioma de pantalla del sitio: hizkuntza alda daiteke, baina, euskaraz ez dago.

  • Móvil: sakeleko telefonoetara egokitzeko webgunearen egitura.

Comments