3.- Webguneari itxura pertsonalizatua eman


3.- Webguneari itxura pertsonalizatua eman


3.1.- Modificar el diseño del sitio

Aukera honetara joateko: Más acciones > Modificar diseño del sitio

Webgunearen edozein orritan gaudela ere atal finko hauek ditu: goiburua, nabigazio horizontala, alboko barra eta orri-oina. Atal finko horiez gain, edukiak sartuko ditugun orria agertuko zaigu erdian, noski.


diseino.png

Botoi horiei sakatzean, atalak agertu edo desagertuko zaizkigu.

Webgunearen zabalera zehazteko aukerak ditugu eskuinean. Diseño predeterminado dago lehenetsia; aukeratu dugun diseinuak duen zabalera, hain zuzen ere. Gehienetan, zabalera uneko pantailara egokitzen da, zabaldu edo estutuz. Baina, nahi izanez gero zabalera zehatz bat eman diezaiokegu Personalizado aukerarekin. Nire ustez, egokiena zabalera zehatz bat ematea da, bestela, orriaren (testua, irudiak …) diseinua pantailaren arabera aldatzen baita. Personalizado aukera 1000px jarri eta Enter sakatuz, edozein pantailetan 1000 pixel-eko zabalera izango du.

Goiburua:

Goiburua agerian dugula, goiburua dagoen eremuan (ez Encabezado botoian) sakatuz, honako hau agertzen zaigu:


Lehenetsi bezala domeinuaren logotipoa agertzen zaigu, baina, pertsonalizatu dezakegu gure ordenagailutik irudi bat igota (Logotipo personalizado > Seleccionar archivo). Kontuan izan, logotipoaren tamainak luzeran gehienez 1000px izan behar dituela (webgunearen zabalerari horrela jarri diogu) eta altuera 200px inguru nahikoa dela.

Irudia pertsonalizatu badugu, Utilizar el tamaño del logotipo aukeratu beharko dugu. Logotipoaren kokapena ere zehaztu daiteke Alineación aukerarekin.

Kontuan izan, webgunearen izenburua igo dugun irudiaren gainean agertuko dela.

Alboko barra (Sidebar)

Alboko barran klik egitean Sidebar aukera agertzen zaigu eta bere azpian, automatikoki, sortuak ditugun orrien zerrenda nabigazio barra batean.

Sidebar aukera editatuz gero, zabalera aukeratu dezakegu. + sakatuz gero, alboko barran zenbait gadgets txertatzeko modua dugu. Gehien erabiltzen direnak Navegación (nabigazio barra) eta Texto dira.

Navegación gadgets-ak webguneko orri ezberdinetara loturak sortzeko edo kanpoko esteketara joateko aukera eskaintzen digu. Beraz, beharrezkoa da gure webgunean nabigatu ahal izateko.Untitled image.png

  • Nahi dugun Titulua jar genezake edo titulurik gabe utzi.

  • Lehenetsita du sortzen ditugun orriak nabigazio barra honetan agertzea, baina, ezin dira ordenatu guk nahi bezala. Beraz, hobe da automatikoki egitea desgaitzea.

  • Agertzea nahi ditugun orri mailak aukeratu genitzake. Hau da, orri baten barnean beste batzuk agertzeko aukera, atalka sailkatuta agertzeko.






  • Untitled image.png

    Mapa del sitio: webgunean ditugun orri guztien eskema agerian uzteko aukera dugu.

  • Nabigazio barran sortzen ditugun orriak automatikoki ez agertzeko konfiguratzen badugu, honako leiho hau agertzen zaigu. Hemen, nahi ditugun orriak gehitzen joango gara, banaka banaka (Añadir página).

  • Eskuinean dauden geziekin mugituz, aukeratuta dugun orria nahi dugun kokapenean jarriko dugu. Zakarrontziarekin orri bat nabigazio barratik desager arazten dugu, ez du ezabatzen orria.
  • Nabigazio barran kanpoko URL batera esteka egin nahi izanez gero Añadir URL sakatu behar dugu.





Nabigazio horizontala:

Goiburuaren azpian nabigazio barra horizontala alboko nabigazioaren berdina da funtzionatze modu aldetik.

Orri oina:

Hemen testu editore sinple bat agertzen zaigu, webgunearen egilea, logoa, e.a. jartzeko.

3.2.- Temas colores y fuentes

Aukera honetara joateko: Más acciones >Administrar sitio > Temas, colores y fuentes.

Hemen, oinarrizko diseinua aldatzeko aukera dugu. Oinarrizko diseinuek testu motak eta koloreak zehaztuta dakarte. Baina, diseinu hauei zerbait aldatu nahi izanez gero, aukera hauek ditugu:

  • Pagina completa:

Webgunearen atzeko aldeari kolorea aldatu edo irudia jartzeko, eta webgunean agertuko diren testua pertsonalizatzeko  aukera ematen digu.

  • Encabezado sitio:

Webgunearen goiburuari kolorea aldatu edo irudia jartzeko, eta izenburua pertsonalizatzeko  aukera ematen digu.

  • Área de contenido:

Webguneko orrietan lehenetsiko dugun testua pertsonalizatzeko aukera dugu.

  • Gatgets del area del contenido:

Orrietan txertatzen ditugun Gadgets ezberdinen diseinua alda genezake.

  • Gatgets del la barra lateral:

Alboko barran txertatzen ditugn Gadgets ezberdinen diseinua alda genezake.

  • Navegación horizontal:

Nabigazio horizontalari diseinua alda genezake.


Comments