2.- Kudeaketa elementu nagusien deskribapen orokorra


2.- Kudeaketa elementu nagusien deskribapen orokorra

Webgunea editatzeko moduan dugula, goran, eskuinean ikur hauek agertuko zaizkigu:

Orria editatu: gauden orrian edukiak eta hainbat osagai txertatzeko aukera irekiko da.

Orri berri bat sortu: webgunean orri berri bat sortzeko aukera emango digu.

configuracion.png Ekintza gehiago (Más acciones): gauden orriari eta, oro har, webguneari zenbait ekintza egiteko aukera eskainiko zaigu.

compartir.png Partekatu: webgune osoa edota orri bakoitza zein modutan partekatu dezakegun zehaztu dezakegu hemen.

Sitean ez badituzu kudeaketa ikur hauek ikusten, beheko aldean sakatu Iniciar sesión.

Aurrerago zabalago azalduko ditugu aukera guzti hauek.


Comments