Erabiltzaile-kontua


Googleren erabiltzaileak garenez Google kontua dugu, eta kontu hau administrariak sortu duen arren, erabiltzaileok konfigurazioan doikuntzak (pashitza aldaketa, hizkuntza e.a.) egiteko aukera batzuk baditugu.

Hona hemen Googleren laguntza norberaren kontua administratzeko.

Profileko argakia jarri nahi izanez gero, Google+etik egin daiteke (nola egin). Beraz Google+ gaituta izan behar duzu. Gmaileko ezarpen orokorrak ataletik ere egin daiteke, baina Google+ gaituta izan behar duzu.

Edozein Google aplikaziotan gaudenean, eskuinean goran gure erabiltzaile helbidea agertzen zaigu. Hor klik egin ezkero bi aukera agertzen zaizkigu: Kontua eta Pribatasuna.






Aukera garrantzitsuenak hauek dira: 

Saio-hasiera

Pasahitza aldatzeko aukera duzu hemen

Informazio pertsonala

Deskargatu datuak

Zure Google kontuaren datuak deskargatzeko, beste kontu batean erabiltzeko edo segurtasun kopia bat egiteko:

Vídeo de YouTube


Idazketa-tresnak: idazterakoan ortografia zuzenketak zein izkuntzetan egin zehaztu dezakezu. 

Kontuaren hobespenak

Hizkuntza

Domeinuko administrariak hizkuntza lehenetsia Euskara dela jarri arren, batzuta egoten dira arazoak. Google Appseko aplikazioen hizkuntza (aplikazio guztiak ez daude euskaraz) aukeratzeko hau dugu lekua.
Hizkuntza nagusi bezala Euskara jar dezakegu eta ordezko lez Gaztelera; horrela, aplikazioren bat euskaraz ez balego gazteleraz agertuko zaigu. Dena den, norberak aukera dezala errazen egiten zaion hizkuntza, aukera zala du bertan.

Pribatasuna


Atal honetan Googleren pribatasun (gure datuen inguruan) politikaren inguaruan arituko zaigu;  Pribatutasun-gidalerroak, Zerbitzu-baldintzak, Google Segurtasun-zentroa, Teknologiak eta printzipioak bezalako atalak aurkituko dituzu. Komenigarria da irakurtzea.

Zure datuak deskargatzeko