Erabiltzaileentzat‎ > ‎Drive‎ > ‎

Oinarrizko irakaspenak

BILTEGIA ANTOLATU



  • Nire Unitatea


Aurretik aipatu dugun bezala, Google Drive biltegi digitala da, eta biltegi honek bi atal ditu:
Nire Unitatea: gure fitxategiak edukitzeko funtsezko gunea dugu hau. Karpetak sortuz antolatu genezake, eta guk sortutako fitxategiak naiz ordenagailutik igotakoak gorde ditzakegun karpeta antolaketa honetan.
Nire Unitatea ongi antolatuta izateko karpetak sortzea da egokiena. Honela egingo dugu: 
  • BERRIA > Karpeta
  • Izena eman (adibidez, irakasten dugun ikasgaia: Euskara) > Sortu. Nire Unitatearen barnean agertuko zaigu.
  • Karpetari kolore bat eman: aukeratu karpeta > Ekintza gehiago  > Aldatu kolorea

  • Sarrerakoak


Unitate honetan, erakundeko beste erabiltzaile batzuk gurekin partekatu dituzten fitxategi nahiz karpetak agertzen dira, inolako antolaketarik gabe, zerrenda batean, partekatuak izan diren dataren arabera. Garbi izan behar dugu, fitxategi nahiz karpeta hauek ez direla gureak, eta beste erabiltzaile batek ikusteko edo editatzeko eskubidea eman digula.
Fitxategi hauekin hainbat ekintza egin ditzakegu. Fitxategiaren gainean jarri kurtsoarea (klik egin gabe) eta aukera hauek ditugu:

            • Gure ordenadorera jaitsi.
            • Nire Unitateko karpeta batera eraman.
            • Ekintza gehiago:
              • Drive fitxategi modura edo beste aplikazio batekin.
              • Beste erabiltzaile batekin partekatzeko aukera.
              • Fitxategiaren esteka lortzea.
              • Izarra jarri garrantzitsuen karpetara eramateko
              • Izena aldatu.
              • Kopia bat egin (Nire Unitatean gordetzen da). 
              • Fitxategia zaborrontzira eraman.



FITXATEGIAK



  • Fitxategiak sortu

Google Driven fitxategiak sor daitezke, hala nola, mota hauetakoak:
  • Testu dokumentuak (word modukoak)
  • Aurkezpenak (power point modukoak)
  • Kalkulu-orriak (excel modukoak)
  • Imprimakia (galdesorta edo formularioak)
  • Diagramak
Hortarako     BERRIA   sakatu besterik ez daukagu, eta bertan agertuko zaizkigu aukerak. Dokumentuk sortzean automatikoki gordetzen dira ez dago amaieran Gorde eman beharrizk.

Goran aipatutako fitxategi horiez gain, kanpoko aplikazio batzuekin lan egiteko aukera ere ematen ditu: Geogebra, Marrazkiak egitekoak e.a. Online aplikazio horietan lan egin dezakegu eta sortzen ditugun fitxategiak gure Drivean gorde.
Nola eskuratu aplikazio bat? (bideotutoriala)
    •     BERRIA   > Gehiago > + Konektatu aplikazio gehiago
    • Aukeratu interesatzen zaizuna > + Konektatu > baldintzak onartu (hortik aurrera,     BERRIA   > Gehiago > aplikazioa agertuko zaizu)
Eskuratu duzunean,     BERRIA   > Gehiago  sakatu, eta aplikazio hori irekitzeko aukera emango dizu.

  • Fitxategiak igo eta jaitsi

Gure ordenagailutik edozein motako fitxategiak igotzeko:     BERRIA   > Kargatu fitxategia . Google Chromekin nabigatzen ari bazara, karpetak oso osorik igo ditzakezu.
Igo duzun fitxategiak jatorriz zuen formatua mantentzen du eta, printzipioz, ezin da aldaketarik egin, ikusi bakarrik. 
Drivetik fitxategiak jaisteko, fitxategia aukeratu eta Ekintza gehiago   aukeran Deskargatu sakatuz, fitxategi hori zure ordenagailuko nahi duzun lekuan gordetzeko aukera duzu. Jaitsi nahi duzun fitxategia Driven sortutakoa bada, Microsoft Office formatuan gordetzen du (Testu dokumentua > Word; Aurkezpena > PowerPoin ...).

  • Office fitxategiak editatu

Igotako fitxategiak  Microsoft Office formatuan(Word, Power Point, Excel) badaude, Drive formatura bihur daitezke.
    • Drive formatura bihurtu: aukeratu fitxategia > Ekintza gehiago  > Ireki honela > Google dokumentua (aurkezpena, edo kalkulu orria). Kontuan izan, taula bereziak, zutabeak eta ezaugarri konplexuak ez dituela onartzen Google dokumentu batek, eta bihurketan desitxuratua agertuko zaigula.

Baina, horrela, bi dokumentu izango ditugu: bat, jatorrizko Worda eta bestea, Drive (Doc) formatukoa. 
Formatua mantendu nahi badugu, bertan editatu (aldaketak egin) eta gorde nahi izanez gero, bi aukera dituzu aplikazio osagarriak erabilita: Google Chrome nabigatzailearen luzapen bat erabiliz edo Driven aplikazio bat instalatuz.
    • Google Chrome erabiliz gero, eta bertan Edición de Office luzapena gehituta Driveko Office fitxategiak editatu eta aldaketak egin ditzakegu. Hortarako: 
      • joan ChromeEzarpenetara (Configuración) eta aukeratu Extensiones (ezkerrean).
      • lehen zerrenadan Edición de Office baduzu, gaitu ezazu
      • lehen zerrenadan ez baduzu, behe aldean Obtener más extensiones sakatu
      • Buscar en Chrome Web Store bilaketa lekuan Edición de Office idatzi eta bilaketa hasi
      • aurkitzean, + Gratis klik egin eta onartu.
    • Badira aplikazio batzuk, Google Driven instalatuz gero, Office fitxategiak editatzeko aukera ematen dutena. Hau da, adibidez, Drivera igota dugun Word dokumentu bat ireki, editatu (aldaketak egin) eta Drive bertan berriro gordetzeko aukera ematen dutenak, guztia hodeian, ordenadoreko Word programa ireki gabe. Horietako bat ONLYOFFICE Personal da. Apliazio hau eskuratzeko goran aipatu ditugun urratsak eman.
Eskuratu duzunean, Office fitxategi hori aukeratu zure Drivean eta  ikurran sakatuz, Ireki honela klikatuz, fitxategia aplikazio horrekin irekitzeko aukera emango dizu.

  • Fitxategiak eta karpetak mogitu


Driven duzun fitxategi bat (edo karpeta) zure Drive antolamenduko karpeta batera eraman nahi izanez gero: aukeratu karpeta Ekintza gehiago  > Eraman hona. Driven dituzun karpetekin leiho bat agertuko da. Aukeratu fitxategia eraman nahi duzun karpetan eta Mugitu sakatu. Nahi izanez gero, karpeta berri bat sortzeko aukera ere baduzu.

Drive formatuko dokumentu bat sortzeko:  
   BERRIA    > aukeratu dokumentu mota. Gehiago sakatuz gero, aukera gehiago (instalatuta ditugun aplikazioak barne) agertuko zaizkigu.

Drive formatua duten fitxategiak sortzeko eta editatzeko irakaspen zehatzak hemen aurkituko dituzu:


PARTEKATU



Driven duzun fitxategi edo karpeta edozeinekin patekatu dezakezu, bere helbide elektronikoa jakinez gero. Driven duzun fitxategiaren jabea bazara, partekatzean, norbaiti eskubidea ematen diozu fitxategia ikusteko edo editatzeko. Nahi duzunean eskubide hori ken dezakezu. Zurekin dokumentu bat partekatu badute editatzeko moduan, era berean, zuk beste norbaitekin parteka dezakezu.
Partekatzeko hiru aukera ditugu:  
  • Fitxategia irekita duzun bitartean, eskuinean goran dagoen Partekatu botoi urdinari sakatu
  • Karpeta irekita duzun bitartean, eskuinean goran dagoen Partekatu  irudian sakatu
  • Driven dituzun fitxategi eta karpeten zerrendan zaudela, aukeratu eta eskuinean goran dagoen Partekatu  irudian sakatu

Leiho honetan, Jendea jartzen duen lekuan, partekatu nahi dugunaren helbide elektronikoa idatzi behar da. Kontuan izan ikastetxeko erabiltzaile edo talde batekin partekatu nahi badugu, idazten hasiz gero, auto osaketa funtzioaren bidez, helbidea agertuko zaigula. Gure Gmailen, guretzat bakarrik, sortu ditugun taldeak ere bertan agertuko zaizkigu.
Partekatzeko hiru modu daude:
  • Edita dezake: dokumentuan aldaketak egin dezake.
  • Iruzkin dezake: dokumentua ikusi eta oharrak jartzeko aukera ematen zaio.
  • Ikus dezake: ikusi bakarrik egin dezake.

Lehi honen behe aldean, eskuinean, Aurreratua aukeran sakatuz gero, leiho hau agertzen zaigu: Partekatzeko-ezarpenak

Hemen, fitxategia norekin eta nola partekatuta daukagun agertzen da. Jatorriz, fitxategiak Pribatuak dira (lehenengo lerroan), eta erabiltzaile jakin batzukin partekatu badugu, bertan agertuko zaizkigu.

Lehenengo lerroaren eskuinean, fitxategia, oro har, partekatzeko modua aldatzeko aukera dugu. Aldatu sakatuz gero, honako leihoa agertuko zaigu: Estekak partekatzea


Aukera hauek, fitxategia webgune edo blog batetik estekatzeko balio digute:

  • Publikoki ikusgai sarean: interneten edonork aurkitzeko eta  ikusteko moduan.
  • Estekadunentzatinterneten edonork, esteka izanez gero, ikusteko moduan.
  • Ikastetxea: ikastetxeko erabiltzaile guztiekin partekatzeko. Kontuz! Erabiltzaile guztiei Sarrerakoak unitatean agertuko zaie.
  • Ikastetxeko estekadunentzatikastetxeko edonork, esteka izanez gero, ikusteko moduan.
  • Pertsona zehatzentzat: jatorriz datorren bezala, guk aukeratu ditugun erabiltzaileentzat bakarrik.









DOKUMENTUAK



Testu dokumentu bat sortu

Google Driveek sortzen dituen testu dokumentuek ez dute edizio aukera handirik, baina testu arruntak egiteko nahikoa da. Formula matematikoak editatzeko ere laguntzailea badu.

Sor dezagun beraz. Lehenik, ezkerrean goran dagoen    BERRIA   botoiari sakatu eta Dokumentua aukeratuko dugu, eta testu prozesagailuaren leihoa irekiko zaigu.

Dokumentuari izena emateko Izenik gabeko dokumentua-ren gainean sakatu eta izena emango diogu.


Docsek duen ezaugarri on bat, dokumentuak automatikoki gordetzen dituela da, ez dugu ezer egin behar.

Testu prozesagailuaren leiho nagusiari begiratuz gero, testu prozesagailu arrunt batek dituen aukera erabilienak badituela ohartuko gara.


Aukera batzuk bakarrik azalduko ditugu:

  • Dokumentua prestatu: Fitxategia >> Oriaren konfigurazioa

  • Irudi bat txertatu: aukera ezberdinak ditugu, baina erabilgarrienak hiru hauek dira. Hortarako, Txertatu >> Irudia.

    • Kargatu: zure ordenagailutik irudi bat igo dokumentuan txertatzeko > Aukeratu irudi bat kargatzeko. Zure ordenadoretik agertu den leiho honetara irudi bat arrastartuz ere egin daiteke.
    • URLaren bidez: interneten aurkitzen duzun irudi bat helbidea kopiatu (eskuineko botoiaz gainean klik eta kopiatu irudiaren helbidea) eta itsatsi hemen.
    • Zure albunak: Google + edo Picasawebean duzun irudi bat aukeratu.
    • Google Drive: Driven duzun irudi bat aukeratu.
    • Bilatu: interneten irudi bat bilatu.

  • Taula txertatu: Taula >> Txertatu taula >> zutabe eta lerro kopurua aukeratu. Taularen ezaugarriak aldatzeko: Taula >> Taularen propietateak.

  • Dokumentua inprimatu: Fitxategia >> Imprimatu. Dokumentua zure odenagailuko inprimagailuan inprimatzeko aukera ematen dizu..




Testu dokumentu batean iruzkina egin

Baliabide hau oso egokia da ikasleei bidali diegun ariketa batean zuzenketak egiteko edota oharrak jartzeko, dokumentuaren atal bati iruzkin bat egin daiteke eta. Oharra edo iruzkina dokumentuaren eskuineko aldean agertuko da.


Iruzkina  txertatzeko:

  • Oharra egin nahi diogun dokumentuaren zatia aukeratu (urdindu) edo kurtsorea kokatu.

  • Sakatu  Iruzkinak >> Iruzkindu. Bertan, idatzi oharra eta sakatu Iruzkindu  botoia .

  • Dokumentu hau partekatuta duten guztiei, bere postara, mezu bat iritsiko zaie egin dugun iruzkunarekin.

  • Ikasleak oharrari iruzkina egin diezaioke, hau da, irakaslearen iruzkinaren azpian, erantzun dezake.




Testu dokumentu baten historia ikusi


Dokumentu batean, egunez egun edo orduz ordu, egin diren aldaketak ikus daitezke. Hau, oso baliagarria izango zaigu ikasleek egin duten talde lan batean bakoitzaren parte-hartzea ebaluatzeko.

Dokumetuaren historia ikusteko: Fitxategia >> Ikusi berrikuspen- historia




Eskuinean aterako zaigu, dokumentuak izan dituen aldaketak eta nork egin dituen aldaketa horiek. Historia horren data batera, edo bertsio batera, joan nahi badugu bertan klikatu besterik ez dugu egin behar, eta data horretan dokumentua nola zegoen ikus genezake. Partaide horrek  idatzi duena bere kolorearekin agertuko zaigu. Leheneratu bertsio honetara  sakatuko bagenu, dokumentua une horretan zegoen modura itzuliko litzaiguke.


Historia zehaztasun gehiagoz (orduz ordu) ikusi nahiko bagenu, eskuinean beheran dagoen Erakutsi berrikuspenak zehaztasun gehiagorekin  sakatu.


Dokumentuaren gaur egungo bertsiora itzultzeko eta editatzen jarraitzeko, eskuinean goran dagoen Berrikuspen- historia -en alboko “x”-ari sakatu.



IKASLEEI ARIKETA BAT PROPOSATU



Irakasleak ariketa bat proposatuko die ikasleei eta zuzenketak egiteko aukera izango du egiten ari diren ariketa horretan, guztia paperik erabili gabe.


Pausoak:


  • Ariketa azaltzen duen dokumentua, Drive formatuan, ikasle taldearekin (DBH2a adibidez) partekatu behar da, Ikus dezake  aukeran. Edozein moduko ariketa izan daiteke: galdesorta, idazlana egiteko gaia, talde lana egiteko gidoia ...

  • DBHko 2A taldeko guztiei mezu bat iritsiko zaie bere postara eta bere Drive biltegian dokumentu hori agertuko zaie  Sarrerakoak atalean.

  • Ikasleek bere Drive biltegitik dokumentua ireki behar dute eta kopia bat egin: Fitxategia >> Egin kopia bat. Talde lana bada, kopia ikasle batek bakarrik egitea komeni da.

  • Ikasleak dokumentuaren kopiari izena emango dio. Izena ematekoan asko zehaztea komeni da. Adibidez: 2A- Nat -1ariketa- Idoia Perez eta Mikel Agirre. Zehaztasun hauek oso baliagrriak izango zaizkigu, ariketak gure Drivera iristen zaizkigun neurrian dagokion karpetan sartzeko.

  • Ikasleak irakaslearekin dokumentua partekatu behar du Editatu dezake modura; hau ez badu egiten, lana aurkeztuko ez balu bezala da, irakasleak ezin baitu ikusi eta zuzendu. Talde lana bada, taldekideekin ere Editatu dezake modura partekatu beharko du, guztien artean egin ahal izateko lana.

  • Irakasleari, bere Drivera ikasleek partekatu dituzten dokumentu guztiak iritsiko zaizkio. Horregatik ongi antolatuta izatea komeni zaio. Talde bakoitzerako eta ariketa bakoitzerako karpeta bat izatea premiazkoa da, eta horrela, dokumentuak iritsi ahala dagozkien karpetetara eramango ditu.

  • Irakasleak edozein momentutan ikus dezake ariketa nola egiten ari diren, eta zuzenketa edo iradokizun iruzkinak egin ditzake.

  • Ebaluatzeko orduan Berrikuspen- historia aukeraren bidez ikasle bakoitzak zer eta noiz egin duen jakin dezakeirakasleak . Normalean, talde lanetan ikasleen parte-hartzea ez da berdina izaten, beraz kalifikazioa ere ez luke berdina izan behar.


Beste aukera bat:

  • Posta elektronikoz bidali ikasleei eranskin moduan bidali ariketa.

  • Posta elektronikoan, ikasleek kurtsorea eranskinaren gainetik pasatzean bere Driven gordetzeko aukera emango die.

  • Posta elektronikotik Drivera pasa dugu iada. Orain, Word dokumentu hori Drive dokumentu modura bihurtu.

  • Ikasleak izena aldatuko dio (emandako irizpideekin) eta tladekideekin eta irakaslearekin partekatuko du  Editatu dezake  modura.